Saharako argazkiak

Una estrella polisaria

Una estrella polisaria me despertó, una estrella polisaria me llamó, una estrella polisaria respondió que vendrá la LIBERTAD!!

2010/12/23

Duintasuna

Saharar errefuxiatuen kanpamentuak Tinduf argeliar hiriaren lurraldean kokatzen dira. Han daude, orain dela 35 urte espainiarrek, inolako lotsarik gabe, marokoarrei eta mauritaniarrei entregatu zietelako euren lurraldea zen Mendebaldeko Sahara.
Erabateko basamortuaren erdian, harriak eta area besterik ez, 200.000 saharauiar bizi dira orain. Gogorra eta latza da, benetan, euren bizitza. Eta zertan daude han? Zer itxaropen daukate oraindik? Euren autodeterminaziorako erreferenduma noiz izango den itxaroten daude. Erreferendum hori ONUk onartu zuen, baina orain arte nazioarteko boteretsuenek, hain zuzen EEBBek, Espainiak, Frantziak eta, bereziki Marokok, atzeratu egin dute behin eta berriro. Horrela, egoera normalizatzea oztopatzen dute, eta emakume, ume eta gizon hauei euren herrietara itzultzea eta euren bizimodua egitea ukatzen diete.
Nazioarteko laguntzari esker justu-justu bizirik irauteko adina baino ez daukate; jaimatan eta pezoz egindako etxe txikietan bizi dira. Baina nire ustez, euren determinazio handiak eta duintasun ikaragarriak lortu dute bizirik iraun ahal izateko antolaketa izugarri hau eraikitzea: Wilayak (probintziak) Dairak (herriak) Barrios (auzoak). Horiek guztiak Saharako Errepublika Demokratikoaren zatiak dira.
Sahararrek egitura iraunkor bat zutik mantentzeko erabiltzen dute antolaketa hori guztia,ongi antolatutako oinarrizko zerbitzuz hornitua, eta ahaztu behar ez duguna, euren baliabideekin egina: neska-mutil guztientzako eskolak daude, eta derrigorrezkoa da eguneroko asistentzi; osasunerako kontsultategia; eritetxeak.... Dena da oso pobrea; dena dago minimoen azpitik; ia-ia baliabiderik gabe bizi dira. Eta hori bai, emakumeak dira horretarako indar gehien egiten dutenak, gizonak militar frentean daude eta.
Duintasun osoz eta indar handiz, eurek ondo dakite etorkizuna beraiena dela: ez daukate ia-ia ezer, baina dena dute emateko.
Horregatik bidaltzen dituzte gazteak ikastera erbestera, beste herrialde batzuetara, bai lagun minak dituztenetara ( Kubara, Aljeriara, Bulgariara), bai hain lagun ez dituztenetara (Espainiara esaterako).
Zer lortu nahi dute? Ondo prestatuak egotea euren herrialdera itzultzeko unea iristen denerako.
Ondo dakite hizkuntzak ere garrantzi handia daukala, eta horrexegatik hitz egiten dute euren hizkuntzan, Hassania delakoan.
Polisario Frenteak beti izan du independentzia lortzeko asmoa: lehenengo Espainiaren kontra borrokatuz eta gero Marokoren kontra; geroago Polisarioak itun bat sinatu zuen ONU eta Marokorekin. Itun hori EEBBek, Frantziak eta Espainiak onartu zuten, baina oraindik ez dute bete emandako hitza. Horregatik, horrela jarraitzen bada, berriro ere gerran hasiko dira.
Han gauza bat diote denek: ? Ez daukagu beste erremediorik; huts egin genuen tregua sinatzen; iruzur egin digute?. Baina ez dira ?fatalistak?. Beraientzat ez dago ezer idatzita, aitzitik, beraiek ari dira idazten historia egunetik egunera.
Euskaldunok beti erakutsi dugu herri honenganako elkartasuna, bai orain, bai orain dela urte asko ere. Denetariko laguntzak jaso dituzte hemendik: bakerako karabanak, oporrak umeentzat Euskadin, zainketa bereziak osasunerako eta abar. Agian guk beste batzuk baino hobeto ulertzen dugu euren arazoa osotasunean; agian, horregatik izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

MARIEM HASSAN


Sahara Neb Gija