Saharako argazkiak

Una estrella polisaria

Una estrella polisaria me despertó, una estrella polisaria me llamó, una estrella polisaria respondió que vendrá la LIBERTAD!!

2010/12/31

Datorren urterarte Echdeiria.

 Aurten, 2010eko abenduaren 2an bi hegazkin irten dira Loiutik Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidean, Argeliaruntz. Zorionez bidai hauen billete bat nik izan dut, Etxebarrin dagoen Munduaz Blai elkartean uda honetan sartzearen ondorioz.
Jaima
 Urduritasuna eta hara heltzeko gogoa zen aeroportuan somatzen zen sentsazioa, eta bidai luze baten ondorioz hara ailega ginen. Goizaldeko 7ak ziren, eta Tindoufeko aeroportuan geudela konturatu ginen gure maleta danak ez zirela ailegatu, eta beste hainbat elkarteen maletak ere, Bilbon geratu zirela. Denbora batez erreklamazioa jartzen egon ondoren gure aurrean zegoen Bilbobus-en igo ginen eta ordubeteko bidaiaren ostean gure Dairara (Echdeiria) iritsi ginen. Gure elkartean dauden hiru partaide iaz egon ziren etxe berdinean, eta normala denez, bere familia ikusteko gogo handiekin zeuden. Beraiekin joan ginen beste bederatzi partaide, bai Etxebarritar, Bilbotar eta Basauriarrak.

Momentu horretan expektatiba danak hautsi, aurreiritziak alde batera utzi eta hile askotan zehar amestu duzun une hori iritsi dela ohartzen zarenean falta den bakarra, momentua bizitzea daukazu. Nire ametsa, familia gugana hurbildu eta agurtu gintuztenean hasi zen.
Talde guztia etxe barruan sartu ginen eta familia ezagutzen hasi ginen, tea hartzen genuen bitartean. Hara heldu eta bost minutu pasa zirenean nire etxean egongo banintz bezala sentitzen nintzen, familiak horrela sentiarazten ninduelako. Gainera, hango umeak harrigarriak dira, sinestezina da euren begietan islatzen duten historia, eta ahaztezina euren irriaren indarra... guztion artean familia bat osatu genuen segundu batean, eta egon garen 8 egun horietan familia hori aberasten joan da uneoro, eta orain, hain urruti izanik, aberasten jarraitzen da, inoiz baino gehiago.

Gezurra badirudi ere, hango lau urteko haur batek hemen 40 urteko pertsona batek irakatsi ezin dizkizun
baloreak irakasten dizkizu, nahi gabe bada ere. Eskuzabaltasuna, familiaren balioa, herrimina, zoriontasuna, segurtasuna, irudimena,... dira beraiek hain txikiak izanik barneratuta dituzten balioak. Hala ere, balio horiek izan arren garrantzitsuena ta esanguratsuena da beraiek ez direla ohartzen egiten dutenaz, hemen ez bezala han ez dituzte balioak inposaketaren bitartez ikasi, hango egoerak eraman ditu horrelakoak izatera, eta horrek pertsona aberatsak egiten ditu.


Gogoan ditut tea hartzen igaro ditugun uneak, elkarrizketak, kantak eta nola ez, barreak. Ezin ahaztu gitarrarekin jotako abestiak, eta dantzen artean “ Queremos un Sahara libre” danon artean hainbestetan oihukatu dugunean... ezin ahaztu gure jolasak, zapira jolastu genuenean, izarrak elkarrekin ikusten genituenean, lo aurreko tertuliak, sekretuak,...

Gauza bat argi daukat, nahiz eta guk materialaren aldetik ahalmen gehiago daukagun eta diru aldetik ere gu aberatsago izan gaitezkeen, hara joan eta gure esku egon den guztia egin izan dugun arren eurek guri irakatsi digutena ezin da diruarekin ordaindu. Hain da aberatsa beraien kultura, beraien herri mina eta euren itxaropena ezin duzula konparatu hamen daukagun egoerarekin. Kontrajartzen diren gauza asko ikusi izan ditugu ere, azken finean, Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan atzerritik eramandako produktuak dira danak, bai Argeliakoak, Estatu Batuetakoak, Espainiakoak... Saharauiak kontziente dira Estatu Batuetatik zein Espainiatik eramandako janari edo produktuak lagungarriak izateaz gain zeinen kaltegarriak izaten diren, baina hala ere, ezingo lukete ezetz esan, ez baitute besterik.

Talde osoa Haurtzaindegian
Momentuz, eta elkartearen lehenengo urteak izanik epe laburreko proiektu batekin joan gara, bertako dairaren haurtzaindegia konpontzearena, alegia. Termiten ondorioz leihoak eta ateak guztiz hautsita egon ziren gu ailegatzerako, eta guk, 3 egunetan lan ta lan ibili ginen berriak jartzeko intentzioz. Horrez gain, haurtzaindegiaren sukaldea berritu genuen, bertako umeek gosaldu ahal izateko.
Hori, elkartearen beste proiektu bat izan da, oraindik abian dagoena. Han utzitako diruarekin haurtzaindegi horren 300 umeek gosaldu ahal izango dute 6 hilabetez. Gutxi badirudi ere, denborarekin haur batentzat gosaria izatea euren osasunarentzat egokia da, hala ere, espero dugu hurrengo urteetan epea handitu ahal izatea.

Bestalde, aipatu beharra daukat gure itzultzaileak eman digun laguntza, ez gaituelako bakarrik utzi momentu baten bez. Omar, gizon umila eta lasaia da, eta gauzak argi baino argiago dituena. Lasaia baina aldi berean aktiboa, zintzoa baina baita iraultzailea, umila, errespetu handikoa, dibertigarria...
Omar, gurekin egon da uneoro, bai irteeretan (Museoak, Dunak, Aaiún, Ausserd,...) eta baita lanean egon garen egun horietan ere. Beti egon da prest gure iradokizunak kontuan izateko. Honez gain, Omar gogor ibili da gure Hassania maila hobetzeko, pazientzia eduki behar izan du bai...

Orain garrantzitsuena ez da gogoan izatea han bizi izandako momentuak... hemen egin ohi dugun gauza bat kontsumitzea da, eta ez da hori nire aburua, ez dut beste esperientzi bat kontsumitu nahi eta ahaztu, bertako egoera gogoan izan eta hamen mugimendua sortu baizik. Herri horrek bere askatasuna behar du, entzun dezatela, SAHARA EZ DAGOELA SALGAI!

Eskerrik asko hango familiari amets hau posible egiteagatik. Slailm, Bakia, Omar, Hatrick, Monina, Mohamed, Moima,... Azken finean, familiako kide bakoitzaren besarkadek historio bat izango dute hemendik aurrera. Ume bakoitzaren irriak esanahi bat, argazki bakoitzak bere kontakizuna, begirada baten balioa, bidai errepikaezin baten oroimena... eta sekula santan ahaztu ezin izango dudan errealitate bihurtutako amets hau. Datorren urterarte familia!






2 comentarios:

  1. Garazi Garazi....oraindik gogoratzen naz bizi izan doguna bidaia baino lehen, hautaketa oraindik eginda ez zegoenean eta behin eta berriro han joan ahal izango gintezen galdetzen genuenean elkarri. Baita gogoratzen naiz hautatuak izan ginela esan zigutenean, zuk kontzertu batean eta nik Bilbon. Momentu ahaztezina izango da, baino Saharan, Shecderian, bizi izan dugun momentu bakoitza gure oroimenean gordeta egongo dira beti. Gure familiak eman diguna, erakutsi diguna bidaiaren onena izan da.
    Deskribapen guztiz erreala egin dozu, gure sentimentuekin bat datorrena. Hurrengo urtean han egongo gara berriro gure Monina, Said, Omar, baquia.... maitiekin aurten bizi izan dogunari buruz hitz egiten.
    SAHARA ASKATU!!!SAHARA JORRA!!

    ResponderEliminar
  2. Sarrera ikaragarria Garazi!nahiz eta ni ez naizen joan,zure hitzekin han egongo banitz bezala sentitu naiz benetan...jarraitu horrela idazten eta horrelako hitzak esaten!
    Pertsonaro askok zu egindako bidaia egin nahi dute baina batzuetan zenbait gauzengatik ezin dute,pertsona haietatik ni naiz bat...baina zure esperientzia irakurtzen orain badakit egunen baten zeu sentitu duzuna neu sentituko dudala!
    Sahara jorra!

    ResponderEliminar

MARIEM HASSAN


Sahara Neb Gija