Saharako argazkiak

Una estrella polisaria

Una estrella polisaria me despertó, una estrella polisaria me llamó, una estrella polisaria respondió que vendrá la LIBERTAD!!

2010/11/19

Citilab/Manuel Castells III

Okupaturiko lurraldeen gaur egungo egoera

Egun hauetan Marokok saharar herriaren aurka ilegalki okupaturiko lurraldetan eragin duen GGEEen bortxaketen historia luzea gailurrik odoltsuenera heldu da. Zenbatezineko biktimen kopurua utzi duen Gdeim Izik Kanpamenduaren aurkako erasoaren ondotik, Aaiuneko kaleetan saharar biztanleei egin zaien gupidagabeko errepresioa eta jazarpena salatu behar ditugu. Bai agintari marokoarren baita taldeetan antolaturiko armadun kolonoen eskutik eragindako izua itogarria izan da. Askok heriotzarekin ordaindu dute.
Marokok zonaldean setio egoera deitu du eta informazioari ezarri dion giltzapetutako zentsurari esker, saharar biztanleriarengan etengabeko sarraskia eragiten dabil. Horren aurrean nazioarteko erakunde zein herrialdeen isiltasuna nahi Espainiako Gobernuaren konplizitatea eraso hauen laguntzaile baino ez dira suertatzen. Gobernuak, Espainiako biztanleriaren gehiengoari entzungorrarena eginez, “interesak” eskubideen aurretik lehenesten ditu eta egoera sentitu arren agerian geratu den triskantza gaitzesteari uko egiten dio.

2010/11/18

historia del sahara occidenta 1ºparte

Sahararen historia

الجمهورية العربية الصحراوية الديمقراطية Al-Jumhūrīyya al-`Arabīyya as-Saharāwīyya ad-Dīmuqrātīyya Mendebaldeko Sahara edo Arabiar Errepublika Demokratiko Sahararra Fronte Polisarioak aldarriatu zuen estatuaren sorrera 1976ko otsailaren 27an. 1975 urte bukaeran, Franco diktadorea hil berritan, Espainiak Sahara deskolonizazio bidean jarri beharrean, eskuak garbitu eta alde egin zuenean, armada marokoarra tiroka sartu zen Saharan, eta haren atzetik marokoar sarda bat martxa berdea deiturikoan. Milaka sahararrek etxea utzi eta desertuan barneratu behar izan zuten bonbardaketetatik ihesi.
Azken 35 urteetan 200.000 saharar inguru bizi dira horrela, lau errefuxiatu gunetan banatuta. Gune bakoitzari, Sahara okupatuko herri baten izena eman diote: Auserd, Aaiun, Smara eta Dakhla. Gune bakoitzak, zazpi bat herri ditu, eta herri bakoitzak, lau auzo. Rabouni, gune administratiboa da. Bertan daude, Gobernuaren egoitza, giza laguntzaren biltegia, ur depositoa, Erietxe Nagusia eta gerraren museoa, besteak beste.
Haima (telazko etxeak), beits (bustinezko etxeak), haurtzaindegi, eskola, ur zerbitzu, erietxe, udaletxe eta kultur etxeak altxatu dituzte. Osasun zerbitzua, doakoa da guztientzat, eta ez dago eskolatu gabeko umerik. Hamasei urte bitarteko ikasketak egiten dituzte bertan, eta gero, Aljeriara edo Kubara joateko aukera dute. Kanpamenduetako irakasle, mediku eta erizain gehienak, Kuban ikasitakoak dira. Eguneroko bizitza ez da batere samurra. Jatekoa justuan dute. Soldatapeko lanik apenas. Orain bi urteko uholdeek, etxeak txikitu zituzten. Gobernuak, iristen den giza laguntza, haimaka banatzen du teorikoki. Baina giza laguntza ere ez da nahikoa askotan. Orain hiru urte, Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Agentziak (ACNUR), laguntza emateari utzi zionetik, elkartasun kanpainen menpe geratu dira.
Kanpamenduetan, emakumeak eta umeak dira gehiago. Gizonak, frontean daude, gerrarik ez badago ere.
1991tik, Nazio Batuen babesean, Fronte Polisarioak eta Marokok su-etena sinatu zutenetik, autodeterminazio erreferenduma izan da eztabaida eta geldialdi guztien arrazoia. Biek onartu zuten galdeketa egitea, eta 1992ko otsaileko data adostu zuten. Baina erroldaren osaketa ez du inoiz gustuko izan Marokok, eta Sahara Mendebaldea, marokoar jatorriko jendearekin bete arteko onik ez du izan. Tartean, joan dira Nazio Batuen agintari berezi James Bakerren planak: erreferenduma antolatzea, lurraldea bitan banatzea, independentzia bideratuko duen lau urteko autonomia. Marokok, denbora alde duela jakitun, autonomia bat baino ez duela onartuko adierazi du azkenik, su-etenerako sinatu zituen guztiak janda. Orain hamazazpi urtetik, bake prozesua abiatu zenetik, inoiz baino urrutiago daude bi aldeak elkarrengandik.
Fronte Polisarioak lurralde liberatuetako Saharako Errepublika Demokratikoa ezagutu dezan eskatzen dio Marokori, gerrarik nahi ez badu. Baina hori ere ez. Horren aurrean Polisarioak, berriki, hiriburua, Rabouniko kanpamendutik lurralde liberatura eramatea erabaki du: Tifarityra, harresitik oso gertura. Gerraren Museoa Museoan, arma asko dago. Dozena bat tanke, beste hainbeste auto militar, bazokak, fusilak… Denetarik. Eta denak zaharrak. Gerrarako, erabilgaitzak. 1975etik 1991ra, Marokoren aurka egindako gerran erabilitako armak dira. Badira marokoarren hegazkin eraitsiak ere. Harresia Harresia, 2720 kilometro luze da, eta iparretik hegora banatzen du desertua: Sahara okupatua eta Sahara liberatua; edo argiago esanda: munduko fosfato meatze handienak, petrolio eta gas hobiak eta arrantza aberatsa, eta desertu hutsa. Munduko harresirik luzeena da. 1983an hasi ziren eraikitzen, eta bost urte geroago bukatu. Bost kilometrotik behin, militar konpainia bat dago, eta hamabostetik behin, radarrak dauzka jarrita. Harresiaren kanpo eta barnealdea, minaz eta hondarrezko hormaz josita daude.

MARIEM HASSAN


Sahara Neb Gija