Saharako argazkiak

Una estrella polisaria

Una estrella polisaria me despertó, una estrella polisaria me llamó, una estrella polisaria respondió que vendrá la LIBERTAD!!

2013/12/23

2013

Viaje a los campamentos de refugiados Saharauis.
Munduaz Blai Elkartearen bidaia 2013an.

2011/05/23

Sahararren borroka luze eta ahaztua

Saharan ez dira egunero dozenaka pertsona hiltzen bonbardaketen edo atentatuen ondorioz. Hango erresistentziak orain dela urte asko isilarazi zituen armak. Hala ere, udan egunero hiltzen dira zenbait errefuxiatu Tindoufen, egunero aurre egin behar diote errepresioari lurralde okupatuetan; torturei, desagertzeei, hilketei. Egoera horrek, ordea, ez du hedabideetan lerro bakar bat ere merezi, ondo ezaguna bada ere. Baina ez da nazioarteko komunitateko demokrazien interesekoa. NBEk ez zuen behartu Maroko bere ebazpenak betetzera, eta erakunde horren jarrera negargarria da gatazka honi dagokionez. Gaur egun sahararrak presionatzen ditu Marokoren autonomia egitasmora makurtzeko. Horrela baino ezin da ulertu errefuxiatuentzako laguntza murriztu izana. Nazioarteko komunitateak ez ikusia egin nahiago du egoera horren aurrean eta Marokoren demokrazia gabeziaren aurrean. Luzea da sahararrek beren askatasuna lortzeko hasi eta mantendu duten borroka; okupatzailearen kontra eta, ikusitakoak ikusita, nazioarteko komunitatearen kontra. Munduaren ahanzturaren kontra. Baina ez dute inolako borroka biderik baztertzen, ez baitute amore emateko asmorik. Haien borroka bidezkoa baita, ahaztua baina bidezkoa, eta herrien elkartasunak isilarazten dieten ahotsaren bozgorailua izan beharko luke.

2011/01/19

YALAH-FEST. Munduaz Blai elkartea

 
Yalah fest, Munduaz Blai elkarteak burutuko duen ekitaldia da, non irabazi guztiak zuzenean Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan hobekuntzak eta laguntzak ematen erabiliko diren.









Bilboko Alde Zaharra, k2 tabernan

Munduaz Blai elkarteak argazki erakusketa bat antolatu dau Urtarrilak 21tik aurrera.

Argazkiak Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan atera ziran eta hango egoera islatzen dauan paisaien eta erretratuen bilduma osatzen dabe.

Argazki guztiak salgai dagoz 10 euroko prezioan eta ateratzen den etekin guztia hango kanpalekuetan proiektuak aurrera eramateko zuzenduko da.


Animatu eta pasa zaitezie!

Sahara horra!! Sahara askatu!!

2011/01/15

Hartu area esku artean ta badoa esku artetik hartu area hatzen artean baietz alde egin ertzetik baina guk beste esakera bat ikasi dugu etxetik  hartu amets bat eskutan eta joan zaitez bere atzetik

2011/01/13

"Estoy harta y mas que harta"

Gizarte hezitzailea informazioaren gizartean


Alejandro Martinez Gonzalez-en (EULSeko hezkuntzari aplikatutako teknologia berrian irakasle titulatua) iritzizko testuan, “El educador social en la sociedad de la informacion”, teknologia eta komunikazioaren inguruzko ideia esanguratsuenak komentatuko dizkizuet.
Gaur egun erabiltzen ditugun informazio eta komunikazioen teknologiak (TIC) testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoen arabera sortzen dira. Honen erabilera gero eta funtsezkoago bilakatzen da, gizartearen bazterketa ez jasateko. Beraz, gizartearen barnean egoteko bertan egiten diren jarrerak jarraitu behar ditugu, askotan, inposaketaren bitartez. Gure gizartean gaur egun, arraroa da norbanako bakoitzak edo familia bakoitzeko ordenagailu bat egotea, norbanako bakoitzak mugikor bat....
Gaur egungo hezkuntza sisteman erabiltzen den hezkuntza-eredua kuestionatzen ari dira hezitzaile eta pedagogoek. Horixe da, honen inguruan gizarte hezitzailearen lana, alegia.
TIC gizartearen aurrean gizarte hezitzaile batek bi erronka ditu: ezagutza eta erabilpena zabaltzea. Informazio eta konunikabideen teknologiak dituzten arazoei aurre egin behar bultzatzeko eta akzio eta sozial esku-harremanaren erreminta bat izan ahal izateko.
Gizartea aurrera doan heinean, komunikabideek eta teknologiek aurrera egiten dute ere bai. Garrantzitsua da esatea teknologia berriek errazten dutela dutela, eta teknologia berriei esker aurrerapauso handiak izan ditugula.

2011/01/12

Tutoriala: nola igo bideo bat blogera?

Gizakia gizakiarentzat otso

Kulturaniztasuna, zer ote da? Errespetua, askatasuna, berdintasuna, gizarte liberala..? Belaunaldiz belaunaldi munduan zehar milaka kultura ezberdin aberasten joan dira, batzuk apurka-apurka galtzen joan diren arren. Baina, zer gertatzen da gure gizarte honetan beste kulturetako jendea badator? Kulturartekotasun horretan errespetua dago? Zoritxarrez, ustezko baloreak baino ez ditugu, esanekoak, baina ez dira benetan errealak. Itziarrek bere GIZAKIA GIZAKIARENTZAT OTSO blogean ederto azaltzen du kulturartekotasunaren ezaugarrien gatazkak, hiyab-aren gatazka, esaterako. Besterik gabe, sar zaitezte bere blogean, aurreiritziak aldera utzi eta has gaitezen informatzen, errespetatzen, baino, bihotzarekin, ez begiekin.

Haur soldaduak



Sahararen inguruko gaiarekin erlaziorik ez duen arren hemen utziko dizuet haur soldaduei buruzko klasean egindako multimedia bat. Multimedia hau, Itziar, Asier, Iraide, Ziortza eta boston artean egin genuen, haur soldaduen gaitik errealitea atera nahiean.

2011/01/02

Salam Alekum - Celosamente gordetako kantuak

  • Pasatu zazu hontziz betetako erretilua.
    Edan ditzagun ohiturazko hiru teak:
    Lehena, bizitza bezain garratza.
    Bigarrena, amodioa bezain goxoa.
    Hirugarrena, heriotza bezain leuna.
    Salam Alekum, denborarik gabeko lurra Malekum Salam,   hainbat urtetako itxaropena
    Salam Alekum,ehundaka gradu eguzkipean
    Malekum Salam, area eta Hayma artean
    Algeriako basamortuan, Hammadan
    umeak eskolarako bidean
    emakumeak, herria aurrera 
  • ateratzeko lanean
    gizonak borrokarako prest frontean
    Etorkizun duinago baten alde,
    beraien jaioterrira itzuli arte,
    eskubideak errespetatu arte,
    askatasunaren alde,
    Borrokarako Prest!!!

Saharako hezkuntzaren egoera

“Hemengo ikasketak amaitu ondoren Cubarara joan nahi dut, eta bertan mediku titulua atera,
hona bueltatzean baliogarria izan nahi dudalako nire herria ahal dudan heinean laguntzeko” dio
saharar errefuxiatuen kanpamenduetan bizi den 12 urteko gazte batek. Zaila bada ere, bere ametsa Cuban ikastea da, eta bera bezala beste ehundaka  dira amets berdina daukaten gazteak. Normalean hau posible denean, Argeliara, Espainiara edo Cubara doaz. Kanpamenduetan lehen hezkuntza ikasi ondoren 15-20 urte igarotzen dituzte kanpoan eta mediku, ingeniero, biologo... lez bueltatzen dira, arazoa da gehienak bueltatzean gaztelera ikastera dedikatu behar dutela bere denbora ezinezkoa egiten zaielako burutu dituzten ikasketak kanpamenduetan erabiltzea.
Antolakuntzaren aldetik ederto ari dira, izan ere, gaur egun kanpamenduetan analfabetismoa ia guztiz desagertu da, eta alfabetizazio maila arabiar munduko %100a eskolatua dago, hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da. Lau kanpamenduetan guztira 25 haurtzaindegi eta 27 eskola daude. Hauetaz gain, hiru barnetegi, hauen artean "27 de Febrero" emakumeentzako lanbide eskola.
1977an, gutxienezko baldintzetan bazen ere, ume kopuru handia eskolatuta zegoen jada. Pixkanaka, Saharako kanpamenduetara
 medikuak, erizainak, irakasleak, eta mota guztietako teknikoak, agronomoak, itzultzen hasi ziren eta denen onerako beraien lanari ekin zioten.
Gaur egun, hauek dira bizitzan zehar egin ditzaketen ikasketak:

1. Haurtzaindegia - Cenui - مشتل
2. Eskola (lehen hezkuntza) - Madrasa - الابتدائي
3. Eskola (bigarren hezkuntza) - Mutxowasiba - الثانوية
4. Institutua - Cenewia - المدرسة
5. Unibertsitatea - Alxagamia

 
Haurtzaindegi eta eskolak kanpamenduetan dituzte, baina institutura joatean apur bat urrundu behar dira, eta unibertsitatera joateko ere, atzerrira ematen dituzten beken bitartez. Gazte asko eskola amaitzean ikasketak utzi egiten dituzte, ez dutelako zentzuduna ikusten ikasten jarraitzea bere egoera dela eta.
Ez dago hezkuntza berezirik arazoak dituzten umeentzat, baina hala ere, saiatzen dira modurik onenean umearen egoera aurrera eramaten. Echdeiria dairaren eskolako zuzendarien hitzetan, "Ez daukagu material nahikorik hezkuntza berezia aurrera atera ahal izateko, materiala eskolarako funtsezkoa da, baina ezin dugu besterik egin".
Argeliako kanpamenduetan bizi duten egoera ez da erraza, ur edangarririk ez dago,elektrizitaterik ere ez, eta lan egiteko aukerra urria da. Eskolaetan eta osasunean materialaren aldetik eskas dabiltza, azken finean, daukatena kanpotik eramandakoa da, eta gehienetan ere, ez zaie bidalitakoa heltzen.
 Saharaui hauen bizitza behin behinekotasunean datza, ez dakite noiz zer eta non izango duten ezer, beraz, esan daiteke, bizitza osoa daramatela beste bizi baten bila, beraiek hainbestetan aldarrikatutako independentzia horren bila.

Said.
 Beraz, lau kanpamenduetan bereiztutako 200.000 pertsona hauek egunean zehar frustazio, ezinegon, konformismo eta 35 urteko itxaronaldian bizi dira. Eta hala ere, euren itxaropena independentzia baino ez da, beraien herrira itzultzeko esperantzaz bizi dira.




2011/01/01

Solaserako momentu aparta...

Denborarik gabeko desertuaren zati honetan , baliabide askoren urritasuna dela medio , ez dago zeregin askorik , denborak zelan egiten duen aurrerantz ikustea baino. Hala ere , nahiz eta beraien benetako lurretan bizi ez diren , herri honek bere kultura propioa dauka , eta honekin batera , gainerako gizarteetatik ezberdintzen duen berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboak ere baditu. Han nengoelarik , haien ohituren inguruko jakingura piztu zitzaidan , eta era berean , tearen tradizioan arakatzeko gogoa sartu . Baina , tira , tradizio hau zertan datzan azaltzen hasi baino lehenago gustatuko litzaidake argitzea ohitura bitxi honen sorreraren zergatia.
Ez da gaurko kontua Saharako Basamortuan bizitza gogorra dela esatea. Izan ere ,eguzkiak bortizki astintzen duen lurralde honetan , egunak oso luzeak dira , are luzeagoak , bertako jendeak egunean zehar dauzkan ordu libreak . Egunero , gutxienez , hiru aldiz , familia-kideak eta lagunak elkartu eta tea edaten dute , beraien gauzei buruz solasean aritzen direlarik . Bestalde , tea , ez da bertakoa , Txinatik ekarritako produktua da eta prestatzeko prozedura txit berezia da. Hasteko , esan beharra daukat , hiru te ezberdin prestatzen dituztela eta hauek daramaten azukre kantitatearen arabera sailkatzen direla hurrengo izenak hartzen dituztelarik :

lehenengoak ; bizitza bezain garratza;
bigarrenak ; amodioa bezain goxoa ;
 eta hirugarrenak; heriotza bezain leuna

Azkenik , tearen prestaketari buruz esan dezakedan gauza bakarra zera : tea prestatzea ahuntzaren gauerdiko eztula dirudien arren , ez dela batere erraza , eta beraz , urte itxaron beharko duzue ni hara bueltatu eta maina harrapatu arte.

2010/12/31

MUNDUAZ BLAI ELKARTEA

Etxebarriko Udaletxeak Echderia dairarekin (gure udaletxearen baliokide den hango egitura administratiboa) duen senidetasuna dela eta, 2009ko Abenduan, 12 pertsona Mendebaldeko Sahararen errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiatu genuen . Haien antolaketa politikoa, geografiko edota sozialari buruz hitz egitea baino, aproposagoa ikusten dugu, haiek bidalitako mezua zuei helaraztea.

Saharako biztanleriak bere pentsamenduen bozeramaile izateko eskaera egin digu. Echderiako alkateak esan bezala, ez daukate ogi eske ibiltzeko nahirik, benetan eta bihotzez nahi dutena, orain dela 35 urte ostutako lurraldeetara bueltatzeko, euren lurretan jarduteko eta herri bezala hazteko eskubidea da.

Saharara bidaiatutako guztiok, pertsona hauekin barre, negar eta amets egin dugu. Esperientzia ahaztezina izan da eta horrek buruari bueltak ematea eragin digu, saharar herriaren independentzia prozesuan zelan lagundu ahal dugun hausnartuz. Hona bueltatzerakoan, gure burua herri honen alde gehiago egitearen beharrean ikusi genuen eta Munduaz Blai sortu genuen, ilusioz, energiaz eta ideia askoz beteriko elkartea. Munduaz Blai, esperientzia hau bizi izan dugunok, elkartu eta Sahararen aldeko ekimenak antolatzen ditugu. Gai honen inguruan interesa daukazuenoi, jakin dezazuen, zuen ideiak entzuteko irrikan gaudela eta gurekin bat egitera ongietorriak izango zaretela beti.


Datorren urterarte Echdeiria.

 Aurten, 2010eko abenduaren 2an bi hegazkin irten dira Loiutik Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidean, Argeliaruntz. Zorionez bidai hauen billete bat nik izan dut, Etxebarrin dagoen Munduaz Blai elkartean uda honetan sartzearen ondorioz.
Jaima
 Urduritasuna eta hara heltzeko gogoa zen aeroportuan somatzen zen sentsazioa, eta bidai luze baten ondorioz hara ailega ginen. Goizaldeko 7ak ziren, eta Tindoufeko aeroportuan geudela konturatu ginen gure maleta danak ez zirela ailegatu, eta beste hainbat elkarteen maletak ere, Bilbon geratu zirela. Denbora batez erreklamazioa jartzen egon ondoren gure aurrean zegoen Bilbobus-en igo ginen eta ordubeteko bidaiaren ostean gure Dairara (Echdeiria) iritsi ginen. Gure elkartean dauden hiru partaide iaz egon ziren etxe berdinean, eta normala denez, bere familia ikusteko gogo handiekin zeuden. Beraiekin joan ginen beste bederatzi partaide, bai Etxebarritar, Bilbotar eta Basauriarrak.

Momentu horretan expektatiba danak hautsi, aurreiritziak alde batera utzi eta hile askotan zehar amestu duzun une hori iritsi dela ohartzen zarenean falta den bakarra, momentua bizitzea daukazu. Nire ametsa, familia gugana hurbildu eta agurtu gintuztenean hasi zen.
Talde guztia etxe barruan sartu ginen eta familia ezagutzen hasi ginen, tea hartzen genuen bitartean. Hara heldu eta bost minutu pasa zirenean nire etxean egongo banintz bezala sentitzen nintzen, familiak horrela sentiarazten ninduelako. Gainera, hango umeak harrigarriak dira, sinestezina da euren begietan islatzen duten historia, eta ahaztezina euren irriaren indarra... guztion artean familia bat osatu genuen segundu batean, eta egon garen 8 egun horietan familia hori aberasten joan da uneoro, eta orain, hain urruti izanik, aberasten jarraitzen da, inoiz baino gehiago.

Gezurra badirudi ere, hango lau urteko haur batek hemen 40 urteko pertsona batek irakatsi ezin dizkizun
baloreak irakasten dizkizu, nahi gabe bada ere. Eskuzabaltasuna, familiaren balioa, herrimina, zoriontasuna, segurtasuna, irudimena,... dira beraiek hain txikiak izanik barneratuta dituzten balioak. Hala ere, balio horiek izan arren garrantzitsuena ta esanguratsuena da beraiek ez direla ohartzen egiten dutenaz, hemen ez bezala han ez dituzte balioak inposaketaren bitartez ikasi, hango egoerak eraman ditu horrelakoak izatera, eta horrek pertsona aberatsak egiten ditu.


Gogoan ditut tea hartzen igaro ditugun uneak, elkarrizketak, kantak eta nola ez, barreak. Ezin ahaztu gitarrarekin jotako abestiak, eta dantzen artean “ Queremos un Sahara libre” danon artean hainbestetan oihukatu dugunean... ezin ahaztu gure jolasak, zapira jolastu genuenean, izarrak elkarrekin ikusten genituenean, lo aurreko tertuliak, sekretuak,...

Gauza bat argi daukat, nahiz eta guk materialaren aldetik ahalmen gehiago daukagun eta diru aldetik ere gu aberatsago izan gaitezkeen, hara joan eta gure esku egon den guztia egin izan dugun arren eurek guri irakatsi digutena ezin da diruarekin ordaindu. Hain da aberatsa beraien kultura, beraien herri mina eta euren itxaropena ezin duzula konparatu hamen daukagun egoerarekin. Kontrajartzen diren gauza asko ikusi izan ditugu ere, azken finean, Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan atzerritik eramandako produktuak dira danak, bai Argeliakoak, Estatu Batuetakoak, Espainiakoak... Saharauiak kontziente dira Estatu Batuetatik zein Espainiatik eramandako janari edo produktuak lagungarriak izateaz gain zeinen kaltegarriak izaten diren, baina hala ere, ezingo lukete ezetz esan, ez baitute besterik.

Talde osoa Haurtzaindegian
Momentuz, eta elkartearen lehenengo urteak izanik epe laburreko proiektu batekin joan gara, bertako dairaren haurtzaindegia konpontzearena, alegia. Termiten ondorioz leihoak eta ateak guztiz hautsita egon ziren gu ailegatzerako, eta guk, 3 egunetan lan ta lan ibili ginen berriak jartzeko intentzioz. Horrez gain, haurtzaindegiaren sukaldea berritu genuen, bertako umeek gosaldu ahal izateko.
Hori, elkartearen beste proiektu bat izan da, oraindik abian dagoena. Han utzitako diruarekin haurtzaindegi horren 300 umeek gosaldu ahal izango dute 6 hilabetez. Gutxi badirudi ere, denborarekin haur batentzat gosaria izatea euren osasunarentzat egokia da, hala ere, espero dugu hurrengo urteetan epea handitu ahal izatea.

Bestalde, aipatu beharra daukat gure itzultzaileak eman digun laguntza, ez gaituelako bakarrik utzi momentu baten bez. Omar, gizon umila eta lasaia da, eta gauzak argi baino argiago dituena. Lasaia baina aldi berean aktiboa, zintzoa baina baita iraultzailea, umila, errespetu handikoa, dibertigarria...
Omar, gurekin egon da uneoro, bai irteeretan (Museoak, Dunak, Aaiún, Ausserd,...) eta baita lanean egon garen egun horietan ere. Beti egon da prest gure iradokizunak kontuan izateko. Honez gain, Omar gogor ibili da gure Hassania maila hobetzeko, pazientzia eduki behar izan du bai...

Orain garrantzitsuena ez da gogoan izatea han bizi izandako momentuak... hemen egin ohi dugun gauza bat kontsumitzea da, eta ez da hori nire aburua, ez dut beste esperientzi bat kontsumitu nahi eta ahaztu, bertako egoera gogoan izan eta hamen mugimendua sortu baizik. Herri horrek bere askatasuna behar du, entzun dezatela, SAHARA EZ DAGOELA SALGAI!

Eskerrik asko hango familiari amets hau posible egiteagatik. Slailm, Bakia, Omar, Hatrick, Monina, Mohamed, Moima,... Azken finean, familiako kide bakoitzaren besarkadek historio bat izango dute hemendik aurrera. Ume bakoitzaren irriak esanahi bat, argazki bakoitzak bere kontakizuna, begirada baten balioa, bidai errepikaezin baten oroimena... eta sekula santan ahaztu ezin izango dudan errealitate bihurtutako amets hau. Datorren urterarte familia!






2010/12/30

Ohiturak - التقليد

Saharar kultura arabiarren lehenengo kultura dela esan daiteke, kultura musulmana eta afrikarraren artean. Hala ere, kultura saharauiak ezaugarri berezi batzuk ditu, besteekin konparatuz kultura aberasten dutena. Kultura honek Mauritaniarekin gauza asko ditu amankomunean ohitura eta tradizioen aldetik.
Saharar musika arabiar osagaien ondorioa da. Jantziak ere koloredunak eta esanguratsuak dira, desertuak daukan monokromiarekin kontrastatuz. Gizonek tunika zuri handi bat daramate, Daraá izenekoa, eta emakumeek koloredun Melhfak.
Gizarte honetan emakumeak berriro ezkon daitezke, dibortziatu ondoren, eta ez dute inolako mespretxurik jasotzen ez familiaren aldetik, ezta gizartearen aldetik ere.
Ezkontza egunetara edonor dago gonbidatua, eta nahiz eta gudak izan edo bertako egoera latza izan, beti jarraitu izan dute metodologia berdina. Ospakizun hauek bi egun irauten dute, eta bertara familia, auzoko eta ezagun guztiak hurbiltzen dira.
Ezkontzaren egintza islamaren bidez egiten da. Bertan gurasoak eta bi testigu egon behar dira, bat emakumearen familiaren aldekoa eta bestea gizonaren familiaren aldekoa. Gizonaren sinadurak emakumearen aurreko gizonen sinadura ezabatuko du. Sinaduraren ondorioz ezkontra hasten da, hainbat irakurketa, musika eta dantzen artean. Ohituraz, ezkontza guztiak gauez ospatzen hasten dira, eta bi egun irauten dute. Jantziak honakoak dira: Emakumea Melhfa beltz batekin agertzen da, eta eskuak hennaz margotuta edukitzeaz gain, bere gain zilarrezko apaingarriak ditu. Gizona, tunika (daraá) zuri edo urdin batekin agertzen da, eta lepoan turbante bat darama. Ospakizuna leku berezzi batean egiten da, normalean etxe ondoan jaima bat jartzen da. Gizona jaimara sartu aurretik jaimaren inguruan 7 bira eman behar ditu, eta sartzean, iparmendebaldean jarri beharko da, bere emazteari leku bat utziz. Musika eta dantza momentu horretan hasten da, emakumea heldu aurretik. Emakumea bere lagunekin hurbiltzen denean gizonaren eta emakumearen familiek konbate txiki bat egiten dute jaimaren kanpoaldean, giroa hobetu dadin.
Bataioa saharar kulturan oso garrantzitsua da, eta egiteko ohiturak ere badaude. Ospakizun hau haurra jaio eta astebetera ospatzen da, bazkari bat eginez. Haurraren izena aukeratzeko orduan, modu berezi bat erabiltzen dute. Familiako 7 kide hartzen dira, eta bakoitzak izen bat aukeratzen du, emakumea aurrean ez dagoen momentu batean. Ondoren, emakumea sartzen da eta kide bakoitzak hartutako makil bat aukeratzen duenean, segun zein den hartu duen makila kide batek hartutako izena izango da, eta beraz, hori izango da haurraren izena.

2010/12/28

Hassania


Hassaniyya (arabiarrez حسانية).

Bere hiztunek Kalam Hassan edo "Hassan-aren hitzak" direla esaten dute. Hassania arabiarretik datorren hizkelgia da, eta desertuaren eta Magreb hego mendebaldean erabiltzen da gehienbat. Hala ere, Marokoren hegoaldean, Argeliaren hegoekialdean, Mendebaldeko Saharan, Mauritanian, Malin, Nigerren eta Senegalen ere zabaldua dago.
Hassaniaren %90 arabiar hizkuntzaren jatorria dauka, baina badaude arabiar jatorria ez duten hitzak ere. Hala nola, Afrikar beste hizkelgietatik, frantsesetik, gazteleratik...
Tradizioz hassaniaren poesia belaunaldiz belaunaldi eraman izan da aurrera, beste metodologia izan barik. Hiztunen aldetik, 3,123,190 dira, 2006.urtean egin ziren estadistiken ondorioz. Alfabetoa, arabiar alfabetoa da.
Argelian dauden Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan hizkuntza hassania da, nahiz eta bertako biztanle askok gaztelera ondo kontrolatzen duten, atzerrian ikastearen ondorioz.


Hona hemen Hassaniaren hiztegi txikia:

Zelan zaude?
Skifak?
Ondo
Le bes
Bidai ona izan duzu?
Asafar zein?
Nekatuta zaude?
Fatran / a?
Nola deitzen zara?
Asmek?
Ni deitzen naiz...
Ana Asmi...
Zenbat urte dituzu?
Cam Andac Min Sanna?
Zer moduz zaude?
Achanabtac?
Oso ondo, eskerrik asko
Bijair, Chucran
Bakea
Salam
Egun on
Sabah El-Jer
Arratsalde on
Emsaljeir
Gabon
Leilatuka Saika
Bihar arte
Ila-Lgad


Mauritanian 2,770,000 (2006)
Argelian 150,000 (1985)
Mendebaldeko Saharan
Malin 106,000 (1991)
Marokon 40,000 (1995)
Nigerren 10,000 (1998)
Senegalen    7,190 (2006)

MARIEM HASSAN


Sahara Neb Gija