Ez da gaurko kontua Saharako Basamortuan bizitza gogorra dela esatea. Izan ere ,eguzkiak bortizki astintzen duen lurralde honetan , egunak oso luzeak dira , are luzeagoak , bertako jendeak egunean zehar dauzkan ordu libreak . Egunero , gutxienez , hiru aldiz , familia-kideak eta lagunak elkartu eta tea edaten dute , beraien gauzei buruz solasean aritzen direlarik . Bestalde , tea , ez da bertakoa , Txinatik ekarritako produktua da eta prestatzeko prozedura txit berezia da. Hasteko , esan beharra daukat , hiru te ezberdin prestatzen dituztela eta hauek daramaten azukre kantitatearen arabera sailkatzen direla hurrengo izenak hartzen dituztelarik :
lehenengoak ; bizitza bezain garratza;
bigarrenak ; amodioa bezain goxoa ;
eta hirugarrenak; heriotza bezain leuna.
Azkenik , tearen prestaketari buruz esan dezakedan gauza bakarra zera : tea prestatzea ahuntzaren gauerdiko eztula dirudien arren , ez dela batere erraza , eta beraz , urte itxaron beharko duzue ni hara bueltatu eta maina harrapatu arte.
Oso interesgarriak iruditzen zaizkit Sahararren kulturari buruzko idatzitako zure artikulu hauek.
ResponderEliminarBereziki,tea-ri buruzko artikulu hau deigarria egin zait. Tea prestatzeko duten modu berezi horrek,familien arteko elkartasuna sinbolizatzen baitu saharar lurraldea.
Ea datorren urtean ara bueltatzeko suertea daukazun eta beraien kulturari buzuzko kontakizun gehiago ekartzen dizkiguzun.Ondo segi!