hona bueltatzean baliogarria izan nahi dudalako nire herria ahal dudan heinean laguntzeko” dio
saharar errefuxiatuen kanpamenduetan bizi den 12 urteko gazte batek. Zaila bada ere, bere ametsa Cuban ikastea da, eta bera bezala beste ehundaka dira amets berdina daukaten gazteak. Normalean hau posible denean, Argeliara, Espainiara edo Cubara doaz. Kanpamenduetan lehen hezkuntza ikasi ondoren 15-20 urte igarotzen dituzte kanpoan eta mediku, ingeniero, biologo... lez bueltatzen dira, arazoa da gehienak bueltatzean gaztelera ikastera dedikatu behar dutela bere denbora ezinezkoa egiten zaielako burutu dituzten ikasketak kanpamenduetan erabiltzea.
1977an, gutxienezko baldintzetan bazen ere, ume kopuru handia eskolatuta zegoen jada. Pixkanaka, Saharako kanpamenduetara
medikuak, erizainak, irakasleak, eta mota guztietako teknikoak, agronomoak, itzultzen hasi ziren eta denen onerako beraien lanari ekin zioten.
medikuak, erizainak, irakasleak, eta mota guztietako teknikoak, agronomoak, itzultzen hasi ziren eta denen onerako beraien lanari ekin zioten.
Gaur egun, hauek dira bizitzan zehar egin ditzaketen ikasketak:
1. Haurtzaindegia - Cenui - مشتل
2. Eskola (lehen hezkuntza) - Madrasa - الابتدائي
3. Eskola (bigarren hezkuntza) - Mutxowasiba - الثانوية
4. Institutua - Cenewia - المدرسة
5. Unibertsitatea - Alxagamia
Haurtzaindegi eta eskolak kanpamenduetan dituzte, baina institutura joatean apur bat urrundu behar dira, eta unibertsitatera joateko ere, atzerrira ematen dituzten beken bitartez. Gazte asko eskola amaitzean ikasketak utzi egiten dituzte, ez dutelako zentzuduna ikusten ikasten jarraitzea bere egoera dela eta.
Ez dago hezkuntza berezirik arazoak dituzten umeentzat, baina hala ere, saiatzen dira modurik onenean umearen egoera aurrera eramaten. Echdeiria dairaren eskolako zuzendarien hitzetan, "Ez daukagu material nahikorik hezkuntza berezia aurrera atera ahal izateko, materiala eskolarako funtsezkoa da, baina ezin dugu besterik egin".
Argeliako kanpamenduetan bizi duten egoera ez da erraza, ur edangarririk ez dago,elektrizitaterik ere ez, eta lan egiteko aukerra urria da. Eskolaetan eta osasunean materialaren aldetik eskas dabiltza, azken finean, daukatena kanpotik eramandakoa da, eta gehienetan ere, ez zaie bidalitakoa heltzen.
Saharaui hauen bizitza behin behinekotasunean datza, ez dakite noiz zer eta non izango duten ezer, beraz, esan daiteke, bizitza osoa daramatela beste bizi baten bila, beraiek hainbestetan aldarrikatutako independentzia horren bila.
Beraz, lau kanpamenduetan bereiztutako 200.000 pertsona hauek egunean zehar frustazio, ezinegon, konformismo eta 35 urteko itxaronaldian bizi dira. Eta hala ere, euren itxaropena independentzia baino ez da, beraien herrira itzultzeko esperantzaz bizi dira.
Said. |
Omar, gure itzultzailea gau batean berarekin hitz egiten egon geundela esan zigun, hezkuntza oso ondo dagoela antolatuta ta gobernuak laguntza handiak ematen dietela, baina ez nahikoa beharrizanak asetzeko,penagarria zen irakasleak entzutea, nola umeek liburuak falta zirenean behin eta berriro erabiltzen zutela liburu berdina. Omar-ek esan zigun ezin zutela ulertu nola ez zieten unibertsitatea bat ipintzen, hiriaren erdia gazteak direlako , unibertsitatera joan nahi dutenak eta joan behar direnak, euren herria aurrera ateratzeko. Baina ez,hobe da ipintzen dieten oztopo guztiak ipintzea eta euren naihak, ametsak, askatasuna...izaten ez ustea.
ResponderEliminarGu gara, hametik lagundu behar diegunak, beraz aurrera Sahara. Sahara Jorra!!
Garazi, zure blogaren jarraitzailea naz!!