![]() Yalah fest, Munduaz Blai elkarteak burutuko duen ekitaldia da, non irabazi guztiak zuzenean Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan hobekuntzak eta laguntzak ematen erabiliko diren. | ||||||||
Egiaren eta gezurraren artean ezin egon daitezke lau behatz baino gehiago: begiaren eta belarriaren arteko distantzia. Entzuten duzuna gezurra izan baitaiteke, baina zuk zeure begiekin ikusitakoa badakizu egia dela.
Saharako argazkiak
Una estrella polisaria
2011/01/19
YALAH-FEST. Munduaz Blai elkartea
Bilboko Alde Zaharra, k2 tabernan
Argazkiak Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan atera ziran eta hango egoera islatzen dauan paisaien eta erretratuen bilduma osatzen dabe.
Argazki guztiak salgai dagoz 10 euroko prezioan eta ateratzen den etekin guztia hango kanpalekuetan proiektuak aurrera eramateko zuzenduko da.
Animatu eta pasa zaitezie!
2011/01/15
2011/01/14
2011/01/13
Gizarte hezitzailea informazioaren gizartean
Alejandro Martinez Gonzalez-en (EULSeko hezkuntzari aplikatutako teknologia berrian irakasle titulatua) iritzizko testuan, “El educador social en la sociedad de la informacion”, teknologia eta komunikazioaren inguruzko ideia esanguratsuenak komentatuko dizkizuet.
Gaur egun erabiltzen ditugun informazio eta komunikazioen teknologiak (TIC) testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoen arabera sortzen dira. Honen erabilera gero eta funtsezkoago bilakatzen da, gizartearen bazterketa ez jasateko. Beraz, gizartearen barnean egoteko bertan egiten diren jarrerak jarraitu behar ditugu, askotan, inposaketaren bitartez. Gure gizartean gaur egun, arraroa da norbanako bakoitzak edo familia bakoitzeko ordenagailu bat egotea, norbanako bakoitzak mugikor bat....
Gaur egungo hezkuntza sisteman erabiltzen den hezkuntza-eredua kuestionatzen ari dira hezitzaile eta pedagogoek. Horixe da, honen inguruan gizarte hezitzailearen lana, alegia.
TIC gizartearen aurrean gizarte hezitzaile batek bi erronka ditu: ezagutza eta erabilpena zabaltzea. Informazio eta konunikabideen teknologiak dituzten arazoei aurre egin behar bultzatzeko eta akzio eta sozial esku-harremanaren erreminta bat izan ahal izateko.
Gizartea aurrera doan heinean, komunikabideek eta teknologiek aurrera egiten dute ere bai. Garrantzitsua da esatea teknologia berriek errazten dutela dutela, eta teknologia berriei esker aurrerapauso handiak izan ditugula.
2011/01/12
Gizakia gizakiarentzat otso

Haur soldaduak
Sahararen inguruko gaiarekin erlaziorik ez duen arren hemen utziko dizuet haur soldaduei buruzko klasean egindako multimedia bat. Multimedia hau, Itziar, Asier, Iraide, Ziortza eta boston artean egin genuen, haur soldaduen gaitik errealitea atera nahiean.
2011/01/02
Salam Alekum - Celosamente gordetako kantuak
- Pasatu zazu hontziz betetako erretilua.
Edan ditzagun ohiturazko hiru teak:
Lehena, bizitza bezain garratza.
Bigarrena, amodioa bezain goxoa.
Hirugarrena, heriotza bezain leuna.Salam Alekum, denborarik gabeko lurra Malekum Salam, hainbat urtetako itxaropenaSalam Alekum,ehundaka gradu eguzkipeanMalekum Salam, area eta Hayma arteanAlgeriako basamortuan, Hammadanumeak eskolarako bideanemakumeak, herria aurrera - ateratzeko lanean
gizonak borrokarako prest fronteanEtorkizun duinago baten alde,beraien jaioterrira itzuli arte,eskubideak errespetatu arte,askatasunaren alde,Borrokarako Prest!!!
Saharako hezkuntzaren egoera
hona bueltatzean baliogarria izan nahi dudalako nire herria ahal dudan heinean laguntzeko” dio
saharar errefuxiatuen kanpamenduetan bizi den 12 urteko gazte batek. Zaila bada ere, bere ametsa Cuban ikastea da, eta bera bezala beste ehundaka dira amets berdina daukaten gazteak. Normalean hau posible denean, Argeliara, Espainiara edo Cubara doaz. Kanpamenduetan lehen hezkuntza ikasi ondoren 15-20 urte igarotzen dituzte kanpoan eta mediku, ingeniero, biologo... lez bueltatzen dira, arazoa da gehienak bueltatzean gaztelera ikastera dedikatu behar dutela bere denbora ezinezkoa egiten zaielako burutu dituzten ikasketak kanpamenduetan erabiltzea.
1977an, gutxienezko baldintzetan bazen ere, ume kopuru handia eskolatuta zegoen jada. Pixkanaka, Saharako kanpamenduetara
medikuak, erizainak, irakasleak, eta mota guztietako teknikoak, agronomoak, itzultzen hasi ziren eta denen onerako beraien lanari ekin zioten.
medikuak, erizainak, irakasleak, eta mota guztietako teknikoak, agronomoak, itzultzen hasi ziren eta denen onerako beraien lanari ekin zioten.
Gaur egun, hauek dira bizitzan zehar egin ditzaketen ikasketak:
1. Haurtzaindegia - Cenui - مشتل
2. Eskola (lehen hezkuntza) - Madrasa - الابتدائي
3. Eskola (bigarren hezkuntza) - Mutxowasiba - الثانوية
4. Institutua - Cenewia - المدرسة
5. Unibertsitatea - Alxagamia
Haurtzaindegi eta eskolak kanpamenduetan dituzte, baina institutura joatean apur bat urrundu behar dira, eta unibertsitatera joateko ere, atzerrira ematen dituzten beken bitartez. Gazte asko eskola amaitzean ikasketak utzi egiten dituzte, ez dutelako zentzuduna ikusten ikasten jarraitzea bere egoera dela eta.
Ez dago hezkuntza berezirik arazoak dituzten umeentzat, baina hala ere, saiatzen dira modurik onenean umearen egoera aurrera eramaten. Echdeiria dairaren eskolako zuzendarien hitzetan, "Ez daukagu material nahikorik hezkuntza berezia aurrera atera ahal izateko, materiala eskolarako funtsezkoa da, baina ezin dugu besterik egin".
Argeliako kanpamenduetan bizi duten egoera ez da erraza, ur edangarririk ez dago,elektrizitaterik ere ez, eta lan egiteko aukerra urria da. Eskolaetan eta osasunean materialaren aldetik eskas dabiltza, azken finean, daukatena kanpotik eramandakoa da, eta gehienetan ere, ez zaie bidalitakoa heltzen.
Saharaui hauen bizitza behin behinekotasunean datza, ez dakite noiz zer eta non izango duten ezer, beraz, esan daiteke, bizitza osoa daramatela beste bizi baten bila, beraiek hainbestetan aldarrikatutako independentzia horren bila.
Beraz, lau kanpamenduetan bereiztutako 200.000 pertsona hauek egunean zehar frustazio, ezinegon, konformismo eta 35 urteko itxaronaldian bizi dira. Eta hala ere, euren itxaropena independentzia baino ez da, beraien herrira itzultzeko esperantzaz bizi dira.
Said. |
2011/01/01
Solaserako momentu aparta...
Ez da gaurko kontua Saharako Basamortuan bizitza gogorra dela esatea. Izan ere ,eguzkiak bortizki astintzen duen lurralde honetan , egunak oso luzeak dira , are luzeagoak , bertako jendeak egunean zehar dauzkan ordu libreak . Egunero , gutxienez , hiru aldiz , familia-kideak eta lagunak elkartu eta tea edaten dute , beraien gauzei buruz solasean aritzen direlarik . Bestalde , tea , ez da bertakoa , Txinatik ekarritako produktua da eta prestatzeko prozedura txit berezia da. Hasteko , esan beharra daukat , hiru te ezberdin prestatzen dituztela eta hauek daramaten azukre kantitatearen arabera sailkatzen direla hurrengo izenak hartzen dituztelarik :
lehenengoak ; bizitza bezain garratza;
bigarrenak ; amodioa bezain goxoa ;
eta hirugarrenak; heriotza bezain leuna.
Azkenik , tearen prestaketari buruz esan dezakedan gauza bakarra zera : tea prestatzea ahuntzaren gauerdiko eztula dirudien arren , ez dela batere erraza , eta beraz , urte itxaron beharko duzue ni hara bueltatu eta maina harrapatu arte.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
MARIEM HASSAN
Sahara Neb Gija